Amaierara ailegatu gara. Baina gaia utzi aurretik, azkeneko lana egin beharko duzue.
Lehenengo sarreran iragarri genuen bezala, bideopoema bat sortu beharko duzue, Wevideo editorea eta Google irudi-bilatzailea erabilita. Horretarako, hurrengo pausoak jarraituko dituzue:
1- Ikusi dituzuen emakume olerkari horietako baten poema aukeratuko duzue, zuek nahi duzuena, eta zuen bideoaren testuan sartuko duzue.
2- Google bilatzailea erabilita, zuen bideoa osatzeko nahi dituzuen irudiak hartuko dituzue.
3- Musikarik jarri nahi izanez gero, zuen esku.
4- Bideoa sortutakoan, Google Driven bitartez konpartituko duzue talde osoarekin.
Jarraian, Wevideo editorea erabiltzeko tutoriala daukazue.
Munduko txoko txiki honetatik
Munduko txoko txikiez interesatzen den edonori zuzenduta.
2017(e)ko martxoaren 5(a), igandea
2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala
Emakume olerkariak euskal literaturan
Martxoaren 8a hurbil daukagula aprobetxatuta, gogoeta bat egiten saiatuko gara. Zenbat emakume olerkari ezagutzen dituzue euskal literaturan?
Ez bazaizue izenik bururatzen, lasai, gai honetan horixe izango delako landuko duguna, eta amaitzen dugunerako gai izango zarete izenen bat emateko.
Horretarako, pauso batzuk eman beharko dituzue lehenago, apurka-apurka joango gara eta:
1- Hasteko, euskal literaturako testu-liburu batzuk aztertuko dituzue, gure ikasgaian erabiltzen ditugunak, eta ikusiko duzue agertzen diren lanetatik zenbat diren emakumeenak eta zenbat gizonenak.
2- Horren ostean, gai honi buruz dakizuena aztertzeko testa beteko duzue.
3- Jarraian, zenbait emakume olerkari ezagutuko dituzue, blog honetan eskuragarri izango dituzuen informazio batzuen bitartez: liburu digitala eta ikasle batzuek sortutako prezi aurkezpen bat.
3- Jarraian, zenbait emakume olerkari ezagutuko dituzue, blog honetan eskuragarri izango dituzuen informazio batzuen bitartez: liburu digitala eta ikasle batzuek sortutako prezi aurkezpen bat.
4- Amaitzeko, bideopoema bat sortuko duzue, zenbait emakume olerkari ikusi ondoren, haietako baten poema bat erabilita (zuek aukeratutakoa).
Aurrera!
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)