2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

Emakume olerkariak euskal literaturan


Martxoaren 8a hurbil daukagula aprobetxatuta, gogoeta bat egiten saiatuko gara. Zenbat emakume olerkari ezagutzen dituzue euskal literaturan?
Ez bazaizue izenik bururatzen, lasai, gai honetan horixe izango delako landuko duguna, eta amaitzen dugunerako gai izango zarete izenen bat emateko.
Horretarako, pauso batzuk eman beharko dituzue lehenago, apurka-apurka joango gara eta:

1- Hasteko, euskal literaturako testu-liburu batzuk aztertuko dituzue, gure ikasgaian erabiltzen ditugunak, eta ikusiko duzue agertzen diren lanetatik zenbat diren emakumeenak eta zenbat gizonenak.

2- Horren ostean, gai honi buruz dakizuena aztertzeko testa beteko duzue.

3- Jarraian, zenbait emakume olerkari ezagutuko dituzue, blog honetan eskuragarri izango dituzuen informazio batzuen bitartez: liburu digitala eta ikasle batzuek sortutako prezi aurkezpen bat.

4- Amaitzeko, bideopoema bat sortuko duzue, zenbait emakume olerkari ikusi ondoren, haietako baten poema bat erabilita (zuek aukeratutakoa).

Aurrera! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina